Landarek baratza agroekologikoa martxan jarri du Iruñeko Aranzadin

EkoAranzadi du izena eta Landare produktu ekologikoen kontsumitzaileen kooperatibak martxan jarri duen baratza agroekologikoa da. Iruñeko Aranzadin bertan kokatzen da eta urte osoan zehar barazkiak ekoiztuko dituzte Landareren dendak hornitzeko. Horrez gain, beste proiektu batzuk garatuko dituzte.