Pantxoa eta Peio abeslariek presoen aldeko azken kontzertua eskainiko dute Aske jaialdian

Pantxoa eta Peio abeslariek presoen azken kontzertua eskainiko dute abenduaren 27an Atarrabian, Harrera elkarteak antolatuta eta ASKE jaialdiaren elkarlanarekin.

2026-ko urriak 25

Pantxoa eta Peio abeslariek urtarrilean eskainiko dituzte haien azken bi emanaldiak BECen. Azken hilabeteotan haien ibilbidean garrantzitsuak izan diren herri eta hiriak bisitatu dituzte berriz ere.

Azken emanaldiei ekin aurretik, baina, bikote lapurtarrak haien bozgorailu eta musikarekin ekarpena egiteko azken alea jarri nahi dute. Hori dela eta, presoen aldeko azken kontzertua eskainiko dute abenduaren 27an, igandearekin, Atarrabian.

Hainbat lagunekin batera, Harrera elkartea laguntzeko emanaldi berezia antolatuko da Aske jaialdiaren karpan. Bezperan, larunbatean, ospatuko da Euskal Herriaren nazio askapenean ekarpen kulturala egitea xede duen jaialdia. Eta Aske-ko kideek haien azpiegitura eta bolondresak eskaini dituzte biharamunean Harrerarentzako elkartasun emanaldia antolatzeko.

Sarrerak bihar, urriak 26, 14:00etan salgai jarriko dira www.askejaialdia.eus webgunean. Sarrera orokorrak 30€-ko prezioa du, baina hainbat eskaintza ere izango dira. Alde batetik, bono bikoitz bat eskainiko da 60€-ren truke larunbateko ASKE jaialdirako eta igandeko kontzertuen sarrerak barnebiltzen dituena. Horrez gain, aurrez ASKEko sarrera erosi duenak prezio berezian, 20€-ren truke eskuratu ahal izango du Pantxoa eta Peio ikusteko sarrera, ASKEko sarrerari gehigarria gehituz.

Astelehenean iragarriko dira Pantxoa eta Peiorekin batera eszenatokira igoko diren artistak.

Gehiago