Bi gezur: hiru urte Palestinan erlijio-gatazka hasi zenetik
Jose Ángel Murua, Gabriel Rodríguez Tápiz
Plataforma contra las guerras - Gerrarik ez
2026-ko urriak 16
Galdera horren enuntziatuak bi akats ditu, Palestinan gertatzen dena ulertzea ezinezkoa egiten dutenak. Hasteko, azaldu behar da gatazkaren jatorria XIX. mendeko Europan oinarritzen dela eta gatazka hori ez dela judutar eta musulman praktikatzaileen arteko erlijio-arazoa.
1948ko maiatzaren 14ean NBEn oniritziarekin egindako Israeldar estatu sionistaren sorrera ez zen izan 1. mundu gerran Otomandar Inperioa (gaur egun, Turkia) erori eta gero izendatu zen lurraldeko, Palestinako Britaniar Mandatuko, judutar biztanleriaren aldarrikapena. Areago, judaismo sionista XIX. mende bukaeran judutar korronte ezberdinen artean (integrazioaren/asimilazioaren aldeko judaismoa, judaismo kontserbatzaile erlijiosoa edo ultraortodoxoa) mugimendu minoritarioa zen.
Theodor Herzl-ek (austro-hungariarra) sionismo modernoa sortu zuen (1896 “Estatu Judua”) nazionalismoen, krisi ekonomikoaren (1873-1896), kolonialismoaren (Berlingo Konferentzia) eta antisemitismoaren gorakadaren europar giroan. Errusiar Inperioan egindako pogromoak, gaur egungo Polonian eta Ukrainian, 1882an Errusiako Zarraren hilketaren ostean hasi zirenetatik 1903an Moldavian egindakoetara, juduen eskala handiko emigrazioaren hasiera eta manifestazio ankerrena izan ziren (1920. urterako 60.000 judu zeuden Palestinan eta 150.000 Argentinan).
Sionismoak judutar populazioa judutar erlijioaren ondorengo guztiak, jaioterria edozein dela ere, barne hartzen dituen herritzat jotzen du. Beren burua herritzat zeukatenez, estatu propioa aldarrikatzen zuten. Hasiera batean ez zekiten non kokatu estatua (Argentina edo Uganda/Kenia gisako hainbat lekutan sortzeko proposamenak egon ziren), eztabaida 1917an amaitu zen Balfour-eko Adierazpenarekin, non Erresuma Batuak Palestinako Britainiar Mandatuan estatu judu bat ezartzea babestu zuen.
1947ko azaroan NBEk Palestina Zatitzeko Plana onartu zuen. Hasiera batean komunitate judutarrak zalantzak izan zituen mugak onartzeko, biztanleriaren herena izanda ere lurren % 56 ematen bazitzaien ere, baina azkenean onartu zituzten etorkizunean mugak moldatzeko jokaldi taktikoan pentsatuz.
Arabiar biztanleriak argiki gaitzetsi zuen Zatitzeko Plana eta lur-jabe otomandarren eta administrazio britaniarraren lurraldeko lur-eremu handiak Europako juduei saltzea; batez ere, jornalari arabiarrak ez kontratatzeko eta judutarrak ez zirenei lurra saltzeko debekuen praktika sionistengatik.
Erresuma Batuak, herrialde kolonizatzaileak, Zatitzeko Plana aplikatzeari uko egin zion Agentzia Judu Sionistak bere talde paramilitarrarekin egindako presioengatik; Hagabá, 1920, britainiar indarren eta talde terrorista sionisten babesa zuena, Irgún (1931) eta Lehi (1940); eta arabiarren gaitzespenagatik, modu desberdinetan adierazten zena, Jerusalemen 1929an egindako Arabiar Emakumen Kongresua ospatzetik, 1936 eta 1939 arteko Palestinako Arabiar Matxinadaraino.
1948ko maiatzaren 15eko larunbatean Erresuma Batuak lurraldea utzi zuen bi estatuak sortu gabe. Ordu batzuk lehenago, ostiralean, Shabatarekin (jaiegun judua) bat egin ez zezan, non David Ben-Gurionek Israelgo estatu judua aldarrikatu zuen bere aldetik.
Sionismoak ez ditu zehazki Israelgo mugak zehazten, baina Israel Handiaz hitz egiten du, Bibliako “agindutako lurraldeaz”, zeinak Egiptoko, Saudi Arabiako, Irakeko, Siriako, Jordaniako, Libanoko eta Palestinako (Gazako Zerrenda, Zisjordania eta Jerusalen) lurraldeak barnebiltzen dituen.
Israelgo estatu sionista, hasieratik, judutar herriarentzat bakar-bakarrik sortutako estatua da, horregatik, bestelako erlijioetako edo etnietako jendeak traba egiten diete eta soilik onartzen dira estatuaren izaera sionista zalantzan jartzen ez duten gutxiengo txiki-txiki bat badira. Horretarako,
zalantza egin gabe beharrezko baldintzak sortzen ditu arabiar biztanleriak (musulmana, kristaua) lurraldea abandona dezan edo eskubide-zibil eta -politiko mugatuekin bizirautea onar dezan.
Alderdi politiko sionistek palestinar estatuaren sorrera arbuiatzen eta egunez egun garbiketa etnikoa eskatzen dute; Segurtasun Nazionaleko ministroa den Itamar Ben Givirrek, Otsmá Yehudit (Judutar Indarra) alderdi politikoaren liderrak, Gazan bizi den jende guztia 7 urtetan beste herrialdeetara “lekualdatzea” eskatzen duten proposamen gisakoak aurkezten ditu, adibidez.
Gisa honetako praktika sionistak, sionistak ez diren israeldarrek ere salatu dituzte “B’Tselem” erakundearen “Gure genozidioa” txostenaren edo Israelgo Giza Eskubideen Medikuen (IGEM) “Genozidioa Gazan” txostenaren bitartez.
Nazioarteko Zigor Auzitegiak (Israelek eta AEBk ez dute onartzen) eta Nazioarteko Justizia Gorteak (Israelek eta AEBk objekzioekin onartzen dute) apartheidarengatik, gizateriaren aurkako krimenengatik, gerra krimenengatik eta genozidioagatik jarritako salaketak oso modu geldoan doaz aurrera eta aurreikusten zen gisara, ebazpenak ez dira eraginkorrak.
Hortaz, honakoa exijitzen dugu: berehalako su-eten iraunkorra, Israelgo armada jatorrizko mugetara erretiratzea, Zisjordaniako legez kanpoko koloniak desegitea, Ekialdeko Jerusalemeko okupazioa amaitzea, legez kanpoko harresia eraistea, arabiar populazioari apartheida eragiten dioten lege segregazionista eta diskriminatzaileak ezabatzea, Gazan elikagaiak eta osasun materiala libreki sartzea, suntsitutako eraikinak berreraikitzea eta Gazako nekazaritza-lurrak garbitzea.
Horretarako, erakunde, gobernu, udal, unibertsitate, enpresa eta kirol- eta kultura-erakunde guztiei eskatzen diegu organismo sionista-publiko zein -pribatuekin harremana etetea. Bide beretik, Europar Batasuna eta Israel batuko dituen Elkartze Akordioa etetea eskatzen dugu. Bereziki salatu nahi dugu armen eta Israelgo estatu sionistaren segurtasunerako “artikuluen” salerosketa.
Aldi berean, palestinar herriarekin elkartasunez egindako adierazpen guztiak babesten ditugu: banderak jartzea, produktu israeliten boikota, elkarretaratzeak, manifestazioak, etab.
Gehiago
13
Euskal Herrian, herriz herri, milaka pertsona kalera atera dira urriaren 8ko deialdietan genozidio zein gerrei ezetz esateko
