#DeserritikEtxera Iruñean 61 gazte kateatu dira Gobernu ordezkaritzan preso eta iheslariak etxeratzearen alde

Preso eta iheslarien aldeko elkartasun eta aldarrikapen ekintza masiboa egiten ari dira ehundaka gazte Iruñean, Donostian, Gasteizen eta Bilbon. Iruñean, polizia agertu da Gobernu ordezkaritzan, gazteei kateak moztu eta batzuk komisaldegira eraman dituzte. Bertan identifikatuak izan dira, eta ondoren libre utzi dituzte.