LABek, Izarkomek eta Goienerrek telekomunikazioen eta energia sektorean elkarlana indartu nahi dute

LAB sindikatuak apostua egin du Ekonomia Sozial Eraldatzailearen alde Izarkom eta Goiener kooperatibekin energia eta telekomunikazio zerbitzuak kontratatuz.

2026-ko irailak 29

LABen, Izarkomen eta Goienerren iritziz “energia eta komunikaziorako teknologiak oinarrizko eskubideak dira, eta zerbitzuok ezin dira boteredun gutxi batzuen menpe egon. Premiazkoa da guztionak diren oinarrizko beharrizanen gaineko kontrol herritar eta komunitarioa berreskuratzea. Baita eredu jasangarriagoak, interkonektatuak eta burujabeak eraikitzea, Euskal Herria ardatz izango dutenak, eta euskal herriko langile klasearen energia eta komunikaziorako teknologiak oinarrizko eskubide bezala bermatzera bideratuak”.

Hiru erakundeentzat, “funtsezkoa da eremu publikotik eraldaketa honetan aurrera egiteko baldintza ekonomiko, politiko eta sozialak bermatzea. Halaber, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen paradigmapean kokatzen diren Goiener eta Izarkom bezalako kooperatibek paper garrantzitsua jokatzen dute telekomunikazioen eta energia sektorearen oligopolioari aurre egin eta aipatu alternatiba gorpuzteko: trantsizio ekosoziala, energia eta telekomunikazioen demokratizazioa eta jasangarritasuna, zerbitzu hauek euskaraz eskaintzea, eta burujabetzan aurrera egitea”, adierazi dute prentsa ohar bidez Iruñean egindako topaketa eta gero.

Sistema itzali eta alternatibak pizteko elkarlana
2025eko apirilaren 28ko itzalaldi handiak oligopolioen esku dauden azpiegitura kritikoekiko erabateko menpekotasuna eta gizartearen zaurgarritasun sakona agerian utzi zituela gogoratu dute. Ondoren zabaldu zen “Itzali sistema, piztu alternatibak” manifestua, Izarkom eta Goienerrek sustaturik. LAB sindikatuak babestu zuen, oinarrizko zerbitzuen kontrol demokratikoa eta sare autonomo nahiz komunitarioak eraikitzeko premia aldarrikatuz.

LABen, Izarkomen eta Goienerren iritziz “energia eta komunikaziorako teknologiak oinarrizko eskubideak dira, eta zerbitzuok ezin dira boteredun gutxi batzuen menpe egon. Premiazkoa da guztionak diren oinarrizko beharrizanen gaineko kontrol herritar eta komunitarioa berreskuratzea. Baita eredu jasangarriagoak, interkonektatuak eta burujabeak eraikitzea, Euskal Herria ardatz izango dutenak, eta euskal herriko langile klasearen energia eta komunikaziorako teknologiak oinarrizko eskubide bezala bermatzera bideratuak”.

Hiru erakundeentzat, “funtsezkoa da eremu publikotik eraldaketa honetan aurrera egiteko baldintza ekonomiko, politiko eta sozialak bermatzea. Halaber, Ekonomia Sozial Eraldatzailearen paradigmapean kokatzen diren Goiener eta Izarkom bezalako kooperatibek paper garrantzitsua jokatzen dute telekomunikazioen eta energia sektorearen oligopolioari aurre egin eta aipatu alternatiba gorpuzteko: trantsizio ekosoziala, energia eta telekomunikazioen demokratizazioa eta jasangarritasuna, zerbitzu hauek euskaraz eskaintzea, eta burujabetzan aurrera egitea”, adierazi dute prentsa ohar bidez Iruñean egindako topaketa eta gero.


Sistema itzali eta alternatibak pizteko elkarlana
2025eko apirilaren 28ko itzalaldi handiak oligopolioen esku dauden azpiegitura kritikoekiko erabateko menpekotasuna eta gizartearen zaurgarritasun sakona agerian utzi zituela gogoratu dute. Ondoren zabaldu zen “Itzali sistema, piztu alternatibak” manifestua, Izarkom eta Goiene

Elkarlanaren fruitu LABen telekomunikazioak eta egoitzetako energia hornikuntza osorik Izarkom eta Goienerrek egiten dituzte egun. Izarkomeko kide Iker Garaialdek aipatu duenez “garrantzitsua da erakustea ekonomia sozial eraldatzaileko alternatibak ez direla norbanakoei zuzendurikoak bakarrik, baizik eta erakunde handiagoei ere zerbitzua emateko baldintzetan direla egun Euskal Herrian”.

LABeko kide Iratxe Delgadoren hitzetan “asko dira burujabetza eta eraldaketa sozial klabetan ekonomia sozial eraldatzaileko eragile hauekin konpartitutako ikuspegiak, baloreak eta elkarlan espazioak dinamika sozial ezberdinetan; horrekin batera, LAB hitza eta ekintza da, eta beraz, telekomunikazioen eta energiaren oligopolioetatik askatzeko, sindikatu gisa emandako urratsaren balio politikoa” azpimarratu du.

Goienerreko Maria Arretxek aurreratu duenez, LABeko eraikinetan autokontsumo instalakuntzak ezartzeko dagoen potentziala arakatzen ari dira, energia kontsumoaren eremuan garaturiko elkarlana energia berriztagarrien ekoizpenera ere hedatzeko helburuarekin. Hiru erakundeek aurrera begirako elkarlan aukera berriak arakatzeko asmoa adierazi dute. “Bizitzeko funtsezkoak diren ondasun eta zerbitzuen kontrola oligopolioen esku kontzentratzen ari delarik, izaera ezberdinetako eragileen arteko elkarlana” jarri dute balioan “betiere lan eta bizi-baldintza duinen, burujabetzaren eta trantsizio ekosozial justuaren norabidean”.

Gehiago