Elkarretaratzea egin dute Iruñean, Maricarmen etxetik bota eta gero, etxebizitzaren alde protesta egiteko

Etxebizitza eskubidearen aldeko elkarretaratzea egin dute astelehen honetan Iruñean, Maricarmen Abascalen etxegabetzearen ostean Estatuko hainbat hiritan egindako mobilizazioen baitan. Deialdiak kanpaldiak zabaltzea planteatzen bazuen ere, hemen protestak ez du kanpaldi bat ekarri.

2026-ko irailak 28

87 urteko Maricarmen joan den asteazkenean bota zuten 70 urte baino gehiagoz bizi izan zen Madrilgo etxebizitzatik. Bere kasuak etxegabetzeen eta etxebizitzaren krisiaren aurkako mobilizazio berriak bultzatu ditu. Madrilen, ehunka pertsona daude Puerta del Solen kanpatuta larunbatetik.
Maizterren Sindikatuak premiazko neurriak onartzea eskatu du, «Maricarmen dekretua» izenarekin. Bere proposamenen artean daude alokairu-kontratuak automatikoki berritzea, benetako luzapenak eta errenten igoeren mugak.
Bestalde, Gazte Komunistak-ek beste elkarretaratze bat deitu zuten 18:00etarako Diputazio Jauregiaren aurrean, baina Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzak debekatu egin du.

Gehiago