Urriaren 12an herri eskolak antolatu ditu Ikamak
2026-ko irailak 21
Ikama ikasle antolakundeak dinamika berria aurkeztu du “Faxismoaren eta espainolismoaren aurrean, ikasleok desobedientzia!” lemapean, eta urriaren 12an herri eskolak egingo dituela iragarri du.
“Mundua kaosean murgilduta dagoela eta ideia erreakzionarioen gorakada bizi dugu. Mundu mailako olatu autoritario eta atzerakoiak bultzatuta, frantziar eta espainiar estatuen nazio proiektuak hauspotzen dituzten bloke erreakzionarioak indartzen ari dira”, esan du ikasle antolakundeak.
Egoera honen aurrean, ikasleak “desobedientziaz” erantzuteko deia egin du Ikamak, eta urriaren 12an herri eskoletan parte hartzeko deia egin die. Espazio hauek “eztabaidarako eta politizaziorako” baliatuko dituztela diote, eta “heziguneak hartuz saretzen eta antolatzen jarraituko” dutela.
