“Bardeak herriarentzat” aldarriarekin amaitu da Iraultza Txikien Akanpadaren IV. edizioa

Asteburu osoan zehar Pitillasen ospatu da ITAren IV. edizioa. Hitzaldiak, aisialdiko jarduerak, tailerrak eta bestelako ekintzak egin dituzte. Akanpadari amaiera emateko Bardeetan martxa bat egin dute desmilitarizazioa eskatzen, eta urriaren 24ean Ablitasen eginen den aerodromo militarraren aurkako manifestazioan parte hartzeko deia egin dute.