Mikel Castilloren oroitzapena

Mikel Castillo 1990eko irailaren 18an hil zuen Espainiako polizia nazionalak. Mikel Iruñeko Alde Zaharreko Karmen kaletik ihesi zihoala Rafael Navarro Vacas poliziak egindako tiro bat bizkarretik jaso ondoren hil zen. Poliziak bidezko defentsa alegatu zuen, eta 1992an absolbitu egin zuten, nahiz eta auzokide batek Mikel armarik gabe zihoala adierazi. Gaur 36 urte hil zuten eta Iruñeko Alde Zaharrean oroitu dute.