Eraso egin diote Oibarko gazteluko mugarriari

Mugarria bera guztiz hautsi dute eta errepublikako bandera kendu. Horrez gain 1936an fusilatutakoen oroigarria ere hondatu dute. Duela aste batzuk, Untzue herrian kokaturiko mugarri bat ere erasotu zuten modu berean.

2015-ko abenduak 10

EuskalerriaIrratia.eus

1936an fusilatu zituzten herritarrak gogorarazten zuen oroitarria  suntsitu eta errepublikako bandera kendu dute Oibarren. Zangotzako  Foruzaingoan salaketa jarri du Oibarko Udalak eta eskatu diete argi  dezatela gertatutakoa.

Oibarko gazteluan mugarria zegoen. Guztiz suntsituta zegoen atzo  goizean. Errepublikako bandera ere bazen bertan, eta uneotan ez da  halakorik. Pedro Lanas Oibarko alkateak erasoa salatu du: “Historiari eraso diote eta Oibarko kulturari”.

Gehiago