🌹 Maravillas Lamberto, 90 urte
Maravillas Lamberto Ioldi 1922an jaio zen Larragan. Duela 90 urte, 1936ko abuztuaren 15ean, Espainiako gerra zibilean faxista kolpistek erail zuten, 14 urte besterik ez zituenean. Herriko militante sozialista zen Vicente Lamberto aitarekin batera atxilotu zuten bere etxean.
2026-ko abuztuak 15
Guardia Zibila haren bila etxean azaldu zenean, Maravillas alabak aitarekin joan nahi izan zuen eta, Maravillas behin eta berriz bortxatu ondoren, falangistek aitarekin batera erail zuten. Haren gorpua biluzik txakurrei eman zieten, eta gorpuzkiak erre zituzten. 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpearen ondoren Espainian izan zen basakeriaren eta errepresioaren adibide bihurtu da, eta bere oroimenean hainbat izan dira egindako abestiak. Bideo honetan entzun daiteke Chica Sobresalto eta Maialen Gurbindo musikariek Berri Txarrak taldearen “Maravillas” abestiaren bertsioa.
