Bertan behera utzi dituzte Leclerc merkataguneko langileek egin behar zituzten lanuzteak akordio bat erdietsi eta gero

2026-ko abuztuak 14

Greba deialdia iragarri eta gero lan-baldintzak okertzeko egitasmoan atzera egin du Leclerc-ek.

Kordovilako lan-zentroaren 34 urteko historiako lehen greba izan behar zena bertan behera geratu da. 265 langileen lan-baldintza prekarioak are gehiago okertzeko zuen asmoaren aurrean, sindikatuek greba deialdia egin zuten. Besteak beste, astean 5 eguneko lan jardunaldia mantenduko da. Sindikatuen arabera, negoziazioetan enpresaren jarrera aldatu egin da Kordobilako zentroaren 34 urteko jardueran lehen aldiz greba egiteko deialdiarekin, eta atzoko saioan iritsi zen akordioa.

Gehiago