Hondartzetan preso eta iheslarien etxeratzea eskatuko dute abuztuaren 2an

Sare Herritarra eta Etxerat elkartea elkarlanean urtero antolatzen duten ekimena 11 hondartzetan eginen da.

2026-ko uztailak 17

Bakio, Ea, Laga, Laida, Lekeito, Mundaka, Muskiz-Zierbena, Ondarroa, Deba, Donostia eta Zarautzeko hondartzetan eginen dira mobilizazioak. Sarek eta Etxeratek “euskal gizartearen gehiengoaren nahi eta beharrak” islatzeko deitutako ekimen hauekin konponbidea, bakea eta elkarbizitza aldarrikatu nahi dute.

“Ez da nahia soilik, Euskal Herriaren behar gisa identifikatzen dugu iraganeko agertokiak atzean utzi eta elkarbizitza eszenatokietan sakontzea. Lan horretan dihardugu azken urteetan eta konpromezu horretan berresten gara. Urteetan zehar antolatu dugun Hondartzeko mobilizazioak bere azken edizioa ezagutu beharko luke aurtengoan”, adierazi dute.

Oraindik erregimen itxian jarraitzen duten presoak “kalea zapaltzen” hastea konponbidearen bidean sakontzen ari denaren seinalea izango litzateke ere nabarmendu dute, eta horrekin batera erbestean dauden pertsonen egoera konpontzea ere garrantzitsua dela azpimarratu dute.

“Elkarbizitza justu eta irankor baten eraikuntzan berresten gara, eta Abuztuaren 2an hego Euskal Herriko 11 hondartzatan burutuko ditugun mobilizazioak konpromezu horren isla argia izango dira. Lanean jarraituko dugu Helmuga eskuratu arte, euskal preso, iheslari eta deportaturik gabeko Euskal Herria eskuratu arte”.

Gehiago