20 kolektibo baino gehiagotako ordezkariek TERF sektorea salatu dute gorroto-diskurtsoak zabaltzeagatik
Gaur, 20 kolektibotatik gorako ordezkariak Iruñeko Udaletxe Plazan bildu dira, Iruñerrian gertatu berri diren eraso transfobikoei erantzun bateratua emateko. Talde horiek salatu dutenez, beren burua feminista erradikaltzat dutenek egin dituzte eraso horietako asko. Transs pertsonak arbuiatzen, jazartzen eta patologizatzen dituen korronte baten parte dira, bereziki trans emakumeak (Feminista Erradikal Transbaztertzailea).
2026-ko ekainak 24
Prentsaurrekoan, kolektibo transfeministek salatu dute TERF sektorea trans kolektiboarekiko gorroto-diskurtsoak zabaltzen ari dela. Horren adibide dira apirilaren 26an, Ikusgarritasun Lesbikoaren Egunean, ikusi ahal izan ziren kartelak. Bertan, “Gizonak ezin dira lesbianak izan” leloa irakur zitekeen, trans emakumeei beren nortasuna ukatuz eta emakumeak gizon gisa identifikatuz. Bestalde, gaur bildutako kolektiboek XX sinadurarekin agertutako pintada transfobikoak salatu dituzte. Pintada horietan kromosomak aipatzen dira eta “diskurtso biologiko eta esentzialista onartezina” zabaltzen da.
Iruñerriko 20 kolektibok baino gehiagok adierazi dute ez dituztela onartuko zuzeneko ondorioak dituzten gorroto-diskurtsoak, hala nola deslegitimazioa, irainak, jazarpena edo jipoiak. Trans pertsonen existentzia ez da eztabaidatzen; ez dago diskurtso klasistak, supremazistak eta kontserbadoreak dituzten mugimenduek ezarritako irizpidearen mende, pertsona trans horiek kalteberatasun-, gizarte-bazterkeria- eta prekarietate-egoeretara kondenatzen baitituzte.
Mugimendu transfeministatik eskatzen dute beste eragile politikoek horrelako diskurtso tranpatiak ez onartzea eta atzean dagoena ulertzea: borroken isolamendua, sexuaren esentzializazioa eta eredu zisheteronormatibo kapitalistarekin bat ez datozen pertsonen jazarpena.
