Etxarri Aranatzen Espainiako Armadaren bonba batek eragin zituen bost bizilagunen heriotzaren 50. urteurrena gogoratuko dute igande honetan
2026-ko ekainak 18
1.976. urteko ekainaren 18an eztanda handi bat izan zen Etxarri Aranatzeko Zugarreta kalean. Bost pertsona hil ziren
Gloria Pegenaute, Saturnino Luis Erdozia, Segundo Maiza Belza, Jesus Migel Zeberio Maiza eta José Luis Luis Tabar, 11 urteko eta 6 urteko haurrak.
Gertakizunen tokira bertaratu ziren herritarrak hasiera batean eztanda butano bonbona batek eragindakoa ote zitekeen pentsatu bazuten ere, lehenengo miaketak baieztatu zuten bi etxeetan zeuden butano bonbonak osorik zeudela, eta eztanda egin zuena izan zela berriki Andia menditik burni karkasa bat zelakoan ekarria zuten lehergailuak. Hondakinak ikertu ondoren, adituak egiaztatu zuten lehergailu hau 81eko Morteroko Granada bat zela, Espainiako Armadak erabilia garai hartan urtero Andia Mendian egiten zituzten ariketa militarretan.
Gertatutakoak Etxarri Aranazko herria shock egoeran utzi zuen. Udalak Osoko bilkura egin zuen hurrengo egunean, hilaren 19an, zeinean Armadaren ardura seinalatzen zuen eta Urbasa Andian ariketa militar gehiagorik ez egiteko eskatzen zuen. Armadaren VI Erregioko Kapitaniak, ordea, Armadak ez zuela erantzukizunik izan esan zuen, eta gertatutakoa biktimak izan ziren pertsonen zuhurtzi faltak eragin zuela azpimarratzen zuen. Urbasa Andian ariketa militarrak egiteari uztea egindako eskariei muzin egin eta egiten jarraitu zuten militarrek. Hortik lau urtetara, Armadaren beste bonba batek artzai bat hil zuen. Pertsona hauek ez dute oraindik inolako aitortza ofizialik jaso.
Gertakizun hartatik 50. urtemuga betetzear dagoenean, Etxarri Aranazko herritar talde batek aitortza ekitaldi bat antolatu du igande honetarako, eguerdiko 12:30ean Zugarretako Andramariko zelaian. Ekitaldia Euskal Herrian Estatuaren indarkeriak kaltetutako biktimak biltzen dituen Egiari Zor Fundazioaren babesarekin antolatu da.
Gehiago
Rotten XIII-aren “Noain” kanta, burua altxatzeko deia egiten zuen arrakasta musikalaren 5. urtemuga
7
Erorien Monumentua eraisteko eskaera egin dute berriz ere, eta orubean zer egin hainbat proposamen aurkeztu dituzte
