9 egun, 10 urte eta 11 borroka izango dira 2026ko Sanfermin Herrikoien leloa

Aurten 10 urte betetzen dira, Gora Iruñeak jai herrikoien alde urteetan egindako lanari esker, lehenengo Sanfermin Herrikoiak ospatu zirenetik eta Txosnak Iruñako erdigunean berriro jartzea lortu zenetik. Aurten egitarau zabala izango da, solidarioa, internazionalista, feminista, antifaxista eta antitaurinoa.