Iruñeak Jose Luis Cano gogoratu du, Espainiako poliziak eraila

2026-ko maiatzak 13

Maiatzaren 13an, 1977ko amnistiaren aldeko astean, Jose Luis Cano Perez hil zuten Iruñean. 28 urte zituen eta frankismoko preso politikoentzako amnistia eskatzen zuten mobilizazioetan parte hartzen zuen. Alde Zaharreko istiluetan eta polizia-kargetan, hainbat agentek Cano jazarri zuten Kaldereria kaleraino. Bertan tiro hilgarri bat jaso zuen buruan, protesten aurkako errepresio polizialaren testuinguru batean. Euskal Herrian amnistiaren aldeko mobilizazioetan zazpi lagun hil ziren aste hartako ikur mingarrienetako bat bihurtu zen haren heriotza.
Iaz, Udalak plaka bat jarri zuen hil zuten lekuan, eta 2024an Nafarroako Gobernuak polizia-indarkeriaren biktima gisa aitortu zuen 2024an. Gaur, Aingeru Jose Luisen anaiak, poliziaren indarkeriaren biktimen senideek, parte hartu dute ekitaldian, eta Joseba Asiron Iruñeko alkatea ere bertan izan da.

Gehiago