Sakanako Etxera Eguna: “Ireki dezagun preso, iheslari eta deportaturik gabeko aro berria”

Etxarri Aranatzen ospatu zen pasa den asteburu honetan Sakanako Etxera Eguna. Oso baldintza berezietan egiten ari zela gogoratu zuten. Izan ere, oraindik zigorra betetzen ari diren bi preso politikoak, dagoeneko kalea zapaltzen ari dira. 3.graduan eta pultserarekin dago Luis Mariñelarena, eta bigarren graduan egonik euhun puntu bi artikuluarekin astelehenetik ostiralera lanera ateratzen zen Juan Ramon Karasatorre pasa den astean Espainiako Audiencia Nacionaleko epaile batek berriz espetzeratzeko agin zuen arte. Hala ere, baimenak zein irteera programatuak direla medio, hasi da ere askatasuna zer den usaintzen.