#M17GrebaOrokorra Jarraipen berezia

Euskal gehiengo sindikalak deitutako Gutxieneko Soldata propio baten aldeko Greba Orokorraren jarraipena:

2026-ko martxoak 17

Baztanetik Iruñeko manifestaziora bidean, grebalariak kotxe karabana bat egin dute

Tuterako industriaguneko sarrera bat blokeatu dute gaur goizean

Espainiako Poliziak Arrotxapeako piketearen hainbat lagun kolpatu eta identifikatu ditu

Iruñeko Alde Zaharrean piketea osatu dute. Kondestable Jauregiko sarrera blokeatu dute eragile antirrazistek #erroldaorain lelopean

Greba piketea Altsasuko kaleak zeharkatzen ari da

Goizeko piketeen argazki bilduma Ekinklik kolektiboaren eskutik

📸 Ikusi argazki bilduma osoa

Lizarrako piketea Merkatondoa industria gunea blokeatzen ari da, Guardia Zibilaren presentzia handiarekin

Kotxe karabanara batekin hasi dira eguna Altsasun

NUPen ikasle piketea osatu dute eta ateak blokeatu dituzte

Atarrabia eta Burlata arteko errepideetan ere trafikoa moteltzen ari dira grebalariak

Iruñeko hainbat errepideetan zirkulazioa moteltzen ari dira grebalariak

Iruñerriko garraio publikoaren egoitzan piketea

Grebalariak TCC enpresako hiriko autobusen irteera oztopatzen saiatu dira. Espainiako Polizia bertan zen.

Foruzaingoak Mutiloan bidoietan dauden grebalariak errepidetik kendu eta bazter batera eraman ditu

Greba Orokorra “jarraipen zabala” izaten ari dela lehen orduetan esan dute sindikatuek

Hego Euskal Herriko jarduera ohiko astegun batekoa baino askoz baxuagoa dela ziurtatzen dute, eta trafikoaren dentsitatea jaitsi dela. Lantoki askotan langileek erabaki dute gaur lanera ez joatea eta piketeak euren lana egiten ari dira poligono eta hiri guztietan.

Iruñerriko billabesetako egoitzaren parean piketea. Espainiako Polizia bertan da

Hasi dira greba orokorraren mobilizazioak eta ekintzak Mutiloako industriagunean, porlanezko bidoiekin moztu dute errepidea @LABnafarroa-ko kideek.

Gehiago