Ikamak martxoaren 17ko Greba Orokorrean parte hartzeko deia egin die ikasleei

2026-ko martxoak 13

Agerraldia egin du gaur Ikamak Donostian martxoaren 17ko Greba Orokorrari begira, bere atxikimendua irudikatzeko eta ikasleei deialdi honetan parte hartzeko deia egiteko. Euskal gehiengo sindikalak deitutako mobilizazio honetan gutxieneko soldata Euskal Herrian erabakitzea eta 1.500€koa izatea eskatuko da. Soldatak hobetuz, aberastasunaren banaketa justuagoa eginen dela uste dute.
Ikamatik adierazi dute Euskal Herria “eraldaketarako eremu” dela eta euskal herritarrak “eraldaketarako eragile” direla. “Greba honetan burujabetza ariketa bat planteatzen da eta ikasleriak bertan ezinbesteko papera betetzen du”, adierazi dute.

Bestalde, klase perspektiba txertatu eta langile klasearen parte bezala sindikatuen borrokara batzeko betebeharra aitortu dute, eta baita aberastasuna banatzeko gutxieneko soldataren proposamena tresna eraginkorra dela justizia sozialean aurrera pausu bat eman eta gizarte berdinzaleago bat erdiesteko.

Gehiago