Langile bat hil da Rocópolis rokodromoan izandako istripu batean
2026-ko otsailak 24
ELAk zabaldu duen informazioaren arabera, Berriobeitiko (Nafarroa) rokodromoan lanean ari zen pertsonabat hil da gaur goizean bertan. Antza denez, langilea altuerako zereginetan ari zelarik, erori eta bertan zendu da. LAB sindikatuak zehaztu duenez, istripua teilatuan mantentze-lanak egiten ari zirela gertatu da, antza denez, langilea norbera babesteko neurririk gabe zihoala. Nabearen estalkitik ibiltzean, nabea hautsi egin da, eta, ondorioz, langilea erori eta hil da.
ELAk babesa eta elkartasuna adierazi nahi die hildakoaren familiari eta lankideei, eta gertatutakoa ikertzeko eskatu du “horrelakorik ez errepikatzeko neurriak ezarri eta erantzukizunak argitzeko”.
LAB sindikatuak galdetu du “zenbat heriotza gehiago gertatuko diren altuerako erorikoen
ondorioz, eta zer gertatu behar den enpresek eta erakundeek gaian ardura guztiak hartzeko eta gaitz hori
saihesteko”. Gogoratu duenez, 2025ean, Nafarroan lan-istripuak eragindako 30 heriotzetatik, langile bat arrazoi horrengatik hil zen eta, 2024an, 26 heriotzetatik 4 arrazoi horrengatik izan ziren. Azken heriotza honekin, dagoeneko bi dira 2026an Nafarroan lan-istripuz hildako pertsonak, urtarrilaren 9an
Iruritan lehen lan-istripua izan ondoren.
Aurten, honez gero 7 pertsona hil dira euren lanpostuetan Hego Euskal Herrian, azkena atzo bertan Lantaronen (Araba), leherketa baten ondorioz. Nafarroan, altuerako erorikoak dira oraindik ere laneko heriotzen arrazoi nagusietakoa “babes-neurri egokiekin erraz saihestu daitezkeen arren”. ELAk salatu duenez, enpresariek “ez dute prebentzio-araudia betetzen, eta erakunde publikoek uko egiten diotela hori kontrolatzeko bitartekoak handitzeari”.
Sindikatuak salatu duenez “absentismoaren diskurtso faltsua” erabiltzen da eta bitartean langileen segurtasunean inbertsio eskasa egiten da. Horregatik ELAk inspekzioaren plantilla 45 pertsona arte hirukoiztea eskatzen dio Nafarroako Gobernuari.
Gehiago
ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek Nafarroak gutxieneko soldata propioa izateko benetako aukera defendatu eta posible egiteko deia egin dute
Hamaika eragile eta mugimendu sozialek bat egin dute M17ko greba orokorrarekin
