Bi gazte Erorien Monumentutik zintzilikatu dira, eta eraisteko eskatu dute

Gazte Koordinadora Sozialistako bi gazte monumentuaren estalkira igo dira goizeko 8:30ean, eraistea eskatzeko eta bihar Iruñean egingo den manifestaziora deitzeko. GKSk salatu duenez, "frankismoan hainbeste langile hil zituzten faxistak omentzen ditu monumentuak". 5etan bi ekintzaileak jaitsi dira eta aske joan dira atxilotu gabe. Espainiako poliziak gazte talde baten motxilak miatu ditu.