102 lanpostu elebidunen deialdien zain gaude

Joseba Otano Villanueva

Administrazioan Euskaraz Taldea

2026-ko urtarrilak 26

2025eko apirilean Nafarroako Gobernuak iragarri zuen, Departamentuetako Hizkuntza Planen ondorioz, 258 lanpostu elebidun berri (euskara/gaztelania) sartu zituela Plantilla Organikoan. Bazen zerbait, horrela plantilla organikoaren ia % 5ek profil elebiduna zuen (administrazio orokorra soilik aintzat hartuta, hots, irakasleak kontuan hartu gabe).

Nafarroako Gobernuak jakinarazitakoaren arabera, lanpostu horietatik 142 modu finkoan beteta daude (baliteke kasu gehienetan langile elebidunak izatea, horixe izan baitzen irizpideetako bat), 14 lanpostutan postua gordeta daukate titularrek eta 102 lanpostu hutsik daude (behin-behineko langileek beteko dituzte).

Gure taldeak dagoeneko eskatu dio Nafarroako Gobernuari 102 lanpostu horien lan deialdiak egiteko, hartara, horietan langile elebidunak lanean has daitezen. Alferrik da profil elebidunak ezartzea, gero lan deialdiak egiten ez badira.

Espero dezagun lehenbailehen egitea! Euskarazko arreta ez da lortzen bide erdian geldialdia gertatzen bada.

Gehiago