Nekazariak eta abeltzainak EB-Mercosur Itunaren aurka mobilizatu dira

Euskal Herri osoko nekazari eta abeltzainak mobilizatu dira gaur Behobian, EHNE, UAGN, Enba eta Coordination rurale (CR) des Landes elkarteek deituta, EB-Mercosur merkataritza itunaren onarpenaren aurka eta Dermatosi Nodular Kutsakorraren gaixotasunaren inguruko gobernu politiken aurka. Mobilizazioa Behobiatik atera da Biriatuko ordainlekuraino, eta erreien zati bat hartu du, zirkulazioa eten gabe, baina auto-ilara luzeak sortu dira inguruko trafikoan. 14:00ak baino lehentxeago manifestariak erretiratu egin dira.