“Egoera hau luzatzeak ez dio inori mesederik egiten, herri honek behar duen bakeari ateak ixten dizkio”

2011an ETAk armak utzi zituen. Ordutik, gauza asko aldatu dira Euskal Herrian, baita espetxe politikan ere. Sakabanaketarekin amaitu da, larriki gaixo ziren presoak askatu dituzte eta asko eta asko 3. graduarekin espetxetik atera dira. Hala ere, oraindik 100dik gora euskal herritar daude EHko kartzeletan, oraindik kalea zapaltzeko aukerarik gabe. Sare Herritarrak urtarrilaren 10ean egoera hau aldatzeko manifestazio bat deitu du Bilbon "Ezin da gehiago luzatu" lelopean. Mikel Mundiñano Sareko kideari elkarrizketa.

Mikel Mundiñano

Sareko kidea

2025-ko abenduak 29

U-10 DOSSIER DIGITALA de Ahotsa info Nafarroa

Gehiago