Harrera, etxerako bueltan ezinbesteko laguntza emateko elkartea

Harrera elkarteak espetxetik edo erbestetik etxera bueltatzen direnen bizi berria josten laguntzen ditu. Josteko lan hau biderkatu behar izan dute azken urteetan, ehunka presok askatasuna berreskuratu dutelako, eta askori lagundu behar izan diete espetxean 20, 25, edo 30 urte bete eta gero.