“Ezin da gehiago luzatu”, Sare Herritarrak Bilboko kaleak betetzeko luzatu nahi duen mezua
Urtarrilaren 10eko manifestaziorako prestatu duten spota zabaldu du Sarek. "Ezin da gehiago luzatu" leloa hartu dute ardatz Jose Angel eta Karla belaunaldi ezberdinetako herritarrek, eta bere esanahi edo esaera ezberdinetako bat jorratzen da.
2025-ko abenduak 23
“Ezin da gehiago luzatu diogunean, gatazkak utzitako ondorioek ezin dutela gehiago luzatu diogu, dagoeneko, gehiegi luzatu delako. Gehiegi luzatu denaren adierazle argienetako bat, denbora pasatu ahala belaunaldi berrien iritsiera eta ondorio hauekiko belaunaldi berriek duten perspektiba da”, dio Sarek.
Aurtengo spot-ean bi belaunaldi erabat ezberdinak agertzen dira. “Batetik Jose Angel, gatazka bor borrean bizitu zuen heldua, bizitza osoan zehar sufrimendua bidelagun izan duena. Bestetik, Karlak, gatazka bera bizitu ere ez du bizitu bere azalean, baina, gatazka bera bizitu ez duen belaunaldiaren zati bada ere, gatazkak utzitako ondorioak eta hauen konponbidearen arduraren zati bat bizkar gainean jausi zaion belaunaldiaren parte da”, azaltzen du Sarek.
Spot honekin belaunaldien eta hauen bizipenen arteko arrakala nabarmendu nahi izan dutela azpimarratzen dute. “Jose Angel eta Karlaren bizi esperientzietatik, ezin baitugu utzi gatazkak utzitako ondorioen konponbidea belaunaldiz belaunaldi igaro dadin, ezin da gehiago luzatu”, dio Sarek.
U-10 DOSSIER DIGITALA de Ahotsa info Nafarroa
