Festa, oroimena eta aldarrikapena Nafarroaren Egunean
Nafarroako eguna ospatu da gaur, eta horren harira Iruñeko kaleak jaiaz eta aldarrikapenaz bete egin dira. Eguerdiko 12etan hasi dira Orreaga Fundazioak antolatutako jarduerak. Dantzariak, txistulariak, trikitixak, txalapartariak, bertsolariak erraldoiak, joaldunak eta fanfarreak alaitu dituzte Alde Zaharreko kaleak. Orreagak Rosa Oteiza omendu du, duela 100 urte baino gehiago eraiki zen Foru monumentua koroatzen duen estatuaren eredu izan zen emagina, "Foruen aldeko herri-borroka" gogoratzeko asmoz.
2025-ko abenduak 3
Gehiago
Erdialdeko Euskal Jaiaren II. edizioa ospatu dute Tafallan euskaraz eta euskal kulturaz harro agertzeko
Euskal Herriko Mus Txapelketako Nafarroako finala: txapela Leitzara doa
1
