4 lagun atxilotu ditu Poliziak Vito Quiles-en aurkako mobilizazio antifaxistan parte hartzeagatik

Jardun koordinadorako kide bat atxilotu dutela salatu egin du Askek, eta Indar Gorrik bere taldeko bi kideak atzeman dituztela ere zabaldu du. Beste iturriek osotara 4 pertsona atxilotuak izan direla eman dute jakitera.

2025-ko azaroak 21

Ohar batean, Aske antolakundeak salatu du gaur Espainiako Poliziak egindako atxiloketa bat. Dirudienez, Vito Quiles ultraeskuindarraren probokazioari erantzuteko deitutako mobilizazioetan eta ondorengo istiluetan parte hartzea leporatzen diote pertsona horri. Oharrean adierazten da Jardun koordinadoraren kidea dela. Bestetik, Indar Gorrik sare sozialen bidez bere taldeko beste bi kideen atxiloketaren berri eman du. Beste iturrien arabera, osatara 4 dira atxilotutako lagunak. Desorden publikoak, lesioak eta autoritateari eraso egitea leporatzen dizkiete.

Atxilotutako Jarduneko kideari debekatu diote komisaldegitik egindako deian euskaraz hitz egitea, salaketaren arabera. “Atxiloketa honekin argi geratu da, beste behin, espainiar estatuko gobernurik “aurrerakoiena” eta beraien beso armatua diren polizia nazional espainolak faxistak babestu eta antifaxistak jazartzen dituela”, dio Askek.

Gaur arratsaldean Iruñeko Nabarreria plazan elkarretaratze bat egin dute atxiloketak salatzeko.

Gehiago