Nafarroako Osasun plataforma osasun publiko baten defentsan atera da kalera
Nafarroako Osasun plataformak elkarretaratzea egin du Conde Oliveto zentroaren aurrean, pribatizazioaren negozioaren kontra eta osasun publikoaren eskubidearen alde. Izan ere, plataformako kideek pribatizazioa geldiarazi eta pribatizatutakoa berreskuratzea, lehen mailako arreta sustatzea eta herritarren irisgarritasuna bermatzea, ospitale publikoak bete-betean erabiltzea itxaron zerrendak murrizteko, osasun-langileentzako lan-baldintza duinak, sistema publikoko profesionalei dedikazio esklusiboa eskatzea, farmazia-laborategien eta industria teknologikoaren boterea mugatzea, multinazionalen eskuak, osasun gastu publikoaz jabetzeko eta osasun publikoa eta parte-hartze soziala sustatzea exijitzen dituzte.
2025-ko urriak 31
Gehiago
Bizitzaren bidea izarrenarekin bat egiten den tokian
ELAk salatu du Nafarroako Ospitale Unibertsitarioko instalazioetan muturreko beroa dagoela
