Saritutako liburutegiak, baina ateak itxita
Asnabi
Nafarroako Liburuzainen Elkartea
2025-ko urriak 30
Nafarroako zazpi liburutegi saritu dituzte Maria Moliner irakurzaletasuna sustatzeko lehiaketan. Baina hala ere, haietako hainbat, hilabete baino gehiago daramate itxita.
Pozak gutxi iraun du zenbait herritan, izan ere, ez dakigu noiz irekiko diren berriro. Kontratazio-zerrenda agortuta dago eta liburutegiko arduradunen hurrengo oposizioa ez da hilabete batzuk barru arte ebatziko. ASNABItik badakigu Liburutegi Zerbitzua eta Nafarroako Gobernuko Kultura, Kirol eta Turismo Departamentua saiatzen ari direla duela gutxi egindako lekualdatze lehiaketaren ondorioz sortutako lanpostu hutsak betetzen. Baina uste dugu egungo egoera jasanezina dela.
Liburutegiek ezin dute astez edo hilabetez itxi premiazko konponbiderik bilatu gabe. Ez gara soilik eraikinei buruz ari, baizik eta funtsezko espazioei buruz, aukera-berdintasunerako, kulturarako, informaziorako eta herritarren ongizaterako direnetaz baizik.
Ikerketa ugarik erakutsi dute liburutegiak kohesio sozialaren, garapen pertsonalaren eta hezkuntzaren eragileak direla. Liburutegi bat ixtea ezagutzari, kulturari eta komunitate-bizitzari ate bat ixtea da.
Antolaketa-arrazoiengatik itxiera puntualak gerta daitezkeela ulertzen dugu, baina inoiz ez lirateke itxiera luze bihurtu behar langilerik ez dagoelako. Horregatik eskatzen diogu Nafarroako Gobernuari azkar eta erabakitasunez joka dezan. Zerbitzu hauek zabalik mantentzea ahalbidetuko duten premiazko behin-behineko neurriak eskatzen ditugu, hala nola zerrenda arin bat sortzea Nafar Lansareren bitartez. Nahiago dugu liburutegi ireki bat (gutxieneko zerbitzuekin bada ere) itxi bat baino.
ASNABIk eskua luzatzen dio Nafarroako Gobernuari behar den guztian laguntzeko, baina ahotsa altxatzen dugu baita, liburutegien eta liburutegiak erabiltzen dituzten herritarren alde. Liburutegi itxi batek ez baitu soilik bere argia itzaltzen: bere komunitateko bizitza kultural eta sozialaren zati bat itzaltzen du ere.
Eta ez ditzagun ahaztu Isaac Asimoven hitzak: “Ez da soilik liburutegi bat. Unibertsoaren puntu urrunenetara eramanen zaituen espaziontzia da, iraganera eta etorkizunera eramanen zaituen denbora-makina, gizakiek baino gehiago dakien maisua, dibertitu eta kontsolatuko zaituen laguna, eta, batez ere, bizitza hobeago, zoriontsuago eta baliagarriago baterako atea irekiko dizuna”.
