Palestinari elkartasuna adierazteko Ikasle Abertzaleak mobilizazioak antolatu ditu

Palestinako herriaren aurkako genozidioa salatzeko Ikasle Abertzaleak deituta, mobilizazioak egin dira Euskal Herriko hainbat herri eta hiritan. Manifestazioan zehar, Palestinar erresistentzia aldarrikatu eta Israelen konplizeak salatu dituzte. Bestalde, Global Sumud Flotillaren aurkako erasoak salatu dituzte ere, horregatik gaur arratsaldean antolatu diren mobilizazioetara eta larunbatean Iruñean egingo den manifestaziora batzeko deialdia zabaldu dute. #palestinaaskatu #stopgenozidioa