Elkarte Memorialistek azaroaren 15ean manifestazio bat deitu dute Erorien eraistea aldarrikatzeko

Elkarte Memorialistek manifestazio deialdia egin dute azaroaren 15erako, Erorien berehalako eraispena aldarrikatzeko. Nafarroako gizarteari, eragile ofizialei eta sindikatuei besteak beste, frankismoaren biktimei eta Elkarte Memorialistei babesa eman diezaioten eskatu dute, egiaren, justiziaren eta erreparazioaren eta berriro ez gertatzeko berme horretan, azaroaren 15eko mobilizazioan.