Sarasate Pasealekuko betiko komun publikoen alde

David Celaya, Ana Goia, Akina de la Cruz, Peio Lusarreta, Ana Sagasti, Asier Cabodevilla, Iñigo Virto

Naikoko kideak

2025-ko irailak 16

Alde Zaharreko espazio publikoaren defentsan diharduen AZ Sare Komunitarioko NAHIKO! Lan-taldeak,bere   iritzia   eman   nahi   du   Sarasate   pasealekua berrurbanizatzeko proiektu berriko puntu bati buruz, gaur egun dauden komun publikoak kentzeari dagokiona, hain zuzen ere.Gaur egungo komunak 1920ko uztailaren 5ean inauguratu ziren. Bainu herrikoiak dira, eta hiriko prentsan argitaratutako kalkuluen                  arabera,     urtean      236.340erabiltzaile inguru izaten dituzte. Aldi berean hamaika lagunek erabiltzeko aukera ematen dute, oso ongi zainduta daude eta artatzen dituzten pertsonei enpleguaematen diete.Berrurbanizazio-proiektu berriko komun autogarbigarriek nekez erantzungo diete herritarren beharrei gauregungo bainuek egiten duten moduan, eta, batez ere, ez da beharrezkoa funtzionatzen duten zerbitzupublikoak kentzea. Gure auzoak jasaten ditu dagoeneko kalean egindako pisak eta argi dago komunpublikoak kentzeak arazo hori larriagotu besterik ez duela eginen.Espazio publiko zainduak aldarrikatzen ditugu, jendearen beharretara egokitutako hiri-altzariekin,bankuekin, ur-iturriekin eta komun publikoekin; horregatik eskatzen dugu Sarasate pasealekuko komunpubliko   tradizionalak   kontserbatzea,   bertako   traba arkitektonikoak kenduta, herritarrok maite dugun zerbitzu hori mantentzeko.

Gehiago