Kontzentrazio sindikala lan-istripuko azken heriotzak gogoratzeko
LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde eta HIRU sindikatuek elkarretaratzea egin dute ostiral honetan Sarasate pasealekuan, gidatzen ari zen kamioia iraulita hil zen 38 urteko garraiolaria gogoratzeko. Hiruk salatu du dagoeneko 14 euskal garraiolari hil direla 2025ean errepidean, eta enpresek askotan ez dutela betetzen laneko osasun- eta segurtasun-araudia. Sindikatuek elkartasuna adierazi diote hildako garraiolariaren familiari.
2025-ko abuztuak 29
Bere aldetik, ELAk elkarretaratzea egin du Lurralde Kohesiorako eta Garraioaren Departamentuaren aurrean. Bertan sindikatuak salatu du garraiolarien lan baldintzak “gero eta prekarioagoak direla” eta garraiolariek izaten dituzten lan istripuak ez direla askotan zenbatzen estatistika ofizialetan “trafiko istripu gisa ezkutatzen direlako.”

“Garraiolariek jasaten dituzten lan istripuak sektorea erabat desaraututa egotearen eta garraiolarien erabateko eskubide faltaren ondorio zuzenak dira. Izan ere, garraiolariek, beren lana mantentzeko, enpresen presei eta presioei, ordutegi estuei, gehiegizko pisua duten kargei, zerbitzuengatiko prezio baxuei, lanaldi luzeei, garraiolariari garraioa deskargatzea eskatzeari ta duintasunez atseden hartzeko ezintasunari aurre egin behar izaten diete, besteak beste. Egoera honek, zaildu eta oztopatu egiten du garraio jarduera duin eta segurua egitea, eta, gainera, arriskuan jartzen dute, askotan, profesionalen bizitza”, azpimarratu du ELAk.
ELAk baliabide gehiago eskatu ditu prebentzio araudia betetzen dela kontrolatzeko eta ikuskaritzako plantilla 45 pertsonara arte indartzeko.
Gehiago
ELA: “UPN Nafarroako Gobernutik atera zenetik 10 urte igaro direnean, aldaketa gauzatu gabe dago”
Salgaien errepideko garraioaren sektoreak Nafarroako Parlamentuaren aurrean aurkeztu ditu bere kexak
