Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek astelehenean ekingo diote bi asteko grebari
Zahar etxeko langileek enpresari negoziazio "erreala" eskatzen diote, hartutako erabakien ondorioak aztertzea eta egoerari irtenbide "egokia" ematea.
2025-ko abuztuak 22
Iturria: Euskalerria Irratia
Elizondoko Benito Menni egoitzako langileek beste bi asteko greba hasi behar dute astelehenean eta irailaren 7ra arte luzatuko dute. “Enpresaren eta Nafarroako Gobernuaren jarreragatik” egingo dute protesta. Horiekin, dagoeneko 64 greba egun egingo dituzte langileek.
Iazko azaroan, Hermanas Hospitalarias enpresak, Nafarroako Gobernuaren baimenarekin, Elizondoko Benito Menni zentroak dituen hiru eraikinetako bat ixtea erabaki zuen, ELAk salatu bezala, “enpresen irabaziak are gehiago handitzeko helburuarekin”.
Enpresak erabaki hori hartu ostean ez du inoiz bildu izan nahi “ondorioei buruz hitz egiteko”. Are gehiago, ohar batean salatu dutenez, “hitzarmen kolektiboa negoziatzeko orduan, enpresak entzungor egiten die langileen aldarrikapenei”.
ELAk adierazi duenez, osasun mentaleko arazoak dituzten pertsonei arreta emateko soilik Hermanas Hospitalarias Kongregazioari ematen dio zerbitzua; beraz, “monopolio” baten aurrean egotea kritikatu dute. Kalitatea bermatzeko apusturik ez duela egiten egotzi diote exekutiboari.
Gehiago
Gehiengo sindikalak Nafarroarako Gutxieneko Soldata propioaren aldeko aldarrikapena Parlamentura eraman dute
LABek Manuel Torres enpresaburuaren Urrezko Domina berriz aztertzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari, bere negozioak Palestinako genozidioan izan dezakeen inplikazioa argitu arte
