Otsaportilloko leizeko biktimen omenezko ekitaldia
2025-ko abuztuak 21
Datorren irailaren 7an omenaldia eginen zaie Urbasako Otsaportilloko leizean 1936tik 1939ra bitarte, altxamenduaren eta Gerra Zibilaren ondorioz erail eta bertara bota zituzten pertsonei. 2017. urteaz geroztik Sakanako udalek antolatzen dute ekitaldi hau, horretarako lankidetza hitzarmen bat izenpetu baitzuten. Aurten Arruako eta Lakuntzako Udala arduratuko dira antolakuntzaz. Ekitaldiaren helburua biktimentzako egia, oroimena, justizia eta erreparazioa eskatzea da.
Ekitaldi ofiziala 12:30an hasiko da Otsaportilloko leizearen ondoan.
