ELAk Arcelor Legasako EREa arbuiatu du ez delako bermatzen kaleratze traumatikorik ez denik izango
Zehaztapen asko airean geratu direla eta honek langileak ezjakintasun egoeran uzten dituela salatu du sindikatuakez
2025-ko uztailak 31
Uztailaren 28an, Arcelorrek Legasan duen lan zentroko EREaren kontsultaldia amaitu
zen. Hasiera batean, enpresak Agurain eta Legasarako espedientea erregistratu bazuen
ere, ELAren bultzadarekin EREa bertan behera geratzea lortu zen. Beranduago etorri zen soilik Legasako lan zentroari eragingo zion espedientea, eta 28an amaitu zen kontsultaldia UGTren sinadurarekin.
ELAk salatu du ERE horrek irregularitateak dituela, eta enpresak beste neurri ugari hartu litzakeela horrelako neurri bortitza aplikatu gabe. Gainera, ez dituela jasotzen azken asanbladan langileek egin zituzten eskakizunak. Horrez gain, zehaztapen ugari falta direla, eta langileak ziurgabetasun egoeran uzten dituela salatu du sindikatuak. ELAk adibide gisa jarri du, errekolokazioetan zehaztu gabe geratu dela langileak zein lan zentrora mugitu beharko duten.
Urtez urte irabazi ekonomiko esanguratsuak dituen multinazionalak, gainera, indemnizazio
oso eskasak eskaini dituela azaldu du sindikatuak, eta beraz, ez dela bolondres nahiko izan espedientean.
Eta bukatzeko, salatu du, enpresak aurrejubilazio eskaintza bat egin duela baina ez dela hautazkoa
izango. Beraz, adin horretan dauden langile batzuk, nahiz eta ez izan berain nahia, euren
burua kalean ikusiko dute.
Gehiago
ELA: “UPN Nafarroako Gobernutik atera zenetik 10 urte igaro direnean, aldaketa gauzatu gabe dago”
Salgaien errepideko garraioaren sektoreak Nafarroako Parlamentuaren aurrean aurkeztu ditu bere kexak
