Espainiako Auzitegi Gorenak atzera bota du STEILASek PAI programako 352 irakasle plaza sortzearen aurka jarritako errekurtsoa

Espainiako Auzitegiak arrazoia eman die Nafarroako Gobernuari eta AFAPNAri, STEILASek PSNk eta Navarra Sumak 2022an onartu zuten PAIren legearen aurka auzitegietan aurkeztu zuen errekurtsoan. Bertan, STEILASek Gorenari eskatu zion konstituzio-kontrakotasuneko gai bat planteatzeko, atzerriko hizkuntza-eskakizuna duten irakasle plazak sortzeari dagokionez. Espainiako Auzitegi Gorenaren erantzuna honakoa izan da: "ezin da baldintzatu Nafarroako Gobernuak bere irakaskuntza-kidegoak sortzera, eta aurreikuspen horrek ez du gainditzen Nafarroako Foru Komunitatearen eskumen-eremua, eta ez du talka egiten Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren (LOE) seigarren, zazpigarren eta hamabigarren xedapen gehigarriekin".