BSH Eskirotz enpresaren itxierari gaitzespen jendetsua

Manifestazioan Villavesetako langileek parte hartu dute eta arratsaldean beste manifestazio bat deitu dute. BSHko langileek salatu dutenez, zazpi hilabeteko borrokaren ondoren, plantillak lanean jarraitzen du Eskirotzeko fabrika ez ixteko, eta enpresak itxiera justifikatzeko aurkeztutako dokumentazioa zalantzan jarriko lukeen txosten bat aurkeztuko dutela iragarri dute.