Bertan behera geratu da Legasako Arcelor Mittalen aurkeztutako EEEa
Ekainaren 23an negoziazio epea akordiorik gabe amaitu bazen ere, sindikatuek greba mugagabea iragarri ostean, enpresak atzera egin du Enplegu Erregulazioko Espedientearekin.
2025-ko ekainak 30
Legasako eta Aguraingo lantegietan gehiengoa duten sindikatuek (UGT eta ELA) joan den astean iragarri zuten bihartik aitzinera greba mugagabea hasiko zutela, lana erregulatzeko espedientea alde batera uzteko eskatuz eta negoziazioak hasteko helburuarekin. Enplegua erregulatzeko espedientearen kontsulta epea akordiorik gabe akitu zuten ekainaren 23an eta horren ondotik egin zuten greba deialdia.
ELAk uste du uztailaren 1etik aurrera greba mugagabea deitu izanak ekarri duela gaur goizeko albisteak. Zuzendaritzak apirilean iragarri zuen 33 eta 40 kaleratze artean egingo zituela eta Legasako lantokia ixteko asmoa zuela, baina azkenean bertan behera utziko du mahai gainean zegoen Enplegu Erregulazioko Espedientea. ELAk adierazi du kontsulta aldiko bileran agerian geratu dela ez dagoela arrazoirik lantokia ixteko, eta horrek agerian utzi ditu, dioenez, “enpresaren inkoherentziak”.
Gehiago
Gehiengo sindikalak Nafarroarako Gutxieneko Soldata propioaren aldeko aldarrikapena Parlamentura eraman dute
LABek Manuel Torres enpresaburuaren Urrezko Domina berriz aztertzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari, bere negozioak Palestinako genozidioan izan dezakeen inplikazioa argitu arte
