Azken egunotan bi langile hil dira basogintza lanetan eta beste bat istripu ez traumatikoan
Sindikatuek prekarietate eta lan baldintzei egozten dioten heriotz hauek. Osotara 31 dira aurten Euskal Herrian hildako langileak.
2025-ko ekainak 25
Astelehenean eguerdian, Altsasun basolanetan ziharduen 45 urteko langilea lan istripuz hil zen pago baten adarrak jo zuenean. Beste bi langile hil dira baldintza ezberdinetan. Bata Eskoriatzan gaur, basolanetan ari zela. E.A.M.C. adar batek jota hil da. Eta bestea atzo Donostian, lorezaintza lanetan ari zen 65 urteko J.M.E.G. langileak istripu ez traumatikoa izan zuen eta lanpostuan bertan hil zen. Belar txarrak kentzen ari zen, belauniko. Hauekin, 31 dira Euskal Herrian urte hasieratik hildako langileak.
LABek salatu du Altsasun hildako langilea Logroñoko enpresa batek kontratatua zegoenez ez dela Nafarroako kontabilitate ofizialean jasoko. Sindikatuak ziurtatzen du langilea bakarrik ari zela basolanetan nahiz eta sektore hau izan hilkortasun handiena duen lanbidea.
“Azken urteetako istripu tasa izugarrien atzean enpresek lanerako araudia ez betetzea dago, asteleheneneko heriotzarekin gertatu den bezala. Heriotzen atzean, beraz, arduradunak daude, nahiz eta gobernuek arduradun horiek, enpresariak, itsuki babesten jarraitzen duten”, dio LABek.
Sindikatuaren esanetan, patronalak zein gobernuek “absentismoaren mamua” astintzen duten bitartean “langileok bizitza galtzen dugu lanean” eta prebentzio neurrien falta horri egozten diote “heriotzen arduradun bakarra”.
Gehiago
Gehiengo sindikalak Nafarroarako Gutxieneko Soldata propioaren aldeko aldarrikapena Parlamentura eraman dute
LABek Manuel Torres enpresaburuaren Urrezko Domina berriz aztertzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari, bere negozioak Palestinako genozidioan izan dezakeen inplikazioa argitu arte
