Zerrenda
2014-ko apirilak 17
Kalitate oneko denbora nahi dut. Ortutxoa jarri, oiloak hazi. Eguzkiaz gozatu, euri xaloaz ere. Hobeto jan, dena gertukoa, sasoikoa. Ondo lo egin. Urratutakoak konpondu, denda batzuk ez zapaldu. Inplikatu, konpromisoak hartu, engaiatu, busti. Euskaraz bizi. Hiztegia hobetu. Bizikletan errepide erditik joan. Aitarekin egon. Mendira igo. Jende bizigarriz inguratu. Barre-karkarak entzun. Mezuetan jasotzen ditudan musu batzuen bila joan. Larrutan egin. Lekua eta unea aproposak badira, nagikerian egon, edo abestu, edo sagarra jan. Ez egon gauzen zain. Aizkora erosi, zorroztu. Eta argi izan, erabaki txiki-txikienak ere, politikoak direla.