Gure iraganeko ispiluari begira: Gamazada!

2014-ko apirilak 8

Noizbait, beste baten ahotan entzun dut momentu horretan sentitzen  ari nuena, eta zirrara ederra sentitu dut nire barrenetan. Batzuetan  horrela gertatzen da; zeozer ari zarela sentitzen,bizitzen, baina ez  diozu hitzak jartzen, ezin duzu azaldu. Eta bapatean, irratian ala  kaleko elkarrizketa batean, zure sentipen horri beste norbaitek hitzak  jartzen dizkio. "Hori da!" pentsatzen duzu, eta holako arintze bat  zabaltzen da zure arimaren zirrikitu guztietatik.

Ba hori da sentitu nuena "Gamazada 1893-1894, etengabeko konkista"  liburua prestatzen ari genuenean, gertatu zitzaidana. Ahotsa.info  argitaratu nuen aurreko iritzi artikuloan, Nafarroan pairatzen dugun  egoerari "paranoiko" adjetiboarekin definitu nuen, azkar eta hitz  gutxietan. Ba ez, ez da batere paranoikoa, gaur dela 120 urte bizi  zuten errealitatearekin, uste dugun baina paralelismo handiago du eta.

 

Karlistadetatik  Gamazadaraino. Prozesu guzti horietan, Madrilgo erantzuna argia izan  da: "Herri konkistatu bat zarete; orduan, konkistatzailearen neurriak  onartzera kondenatuak zaudete". Madrilek ere, "zatikatzen badituzu,  garaipena ziurra" esaldia, oso presente zeukan. Gipuzkoako, Arabako,  eta Bizkaiko diputatuei bestelako hitzarmen ekonomiko bat eskeinita,  eta hauek onartua, Foruen aldeko defentsan Nafarroako diputatuak  bakartasunean gelditu ziren.

 

Elementu askotan ikus daiteke paralelismo hura. Artikulo honetan  horietako batzuetan zentratuko naiz; hauek eta besteak modu sakonagoan  ezagutzeko, arestian aipatu dudan liburu hori irakurtzea aholkatzen  dizuet. Alde batetik, Madrildik eragiten zuten presioa izugarria. Bai Foruen  eta autonomiaren murrizketetan, bai Nafarroako Herriak aurrera  eramandako protestak estali nahian. 1512ko konkistatik, etengabeko  prozesua izan da: Gaztelako erregeak Nafarroako Foruak errespetatzeari  zin egin omen zuten, baina Foru edota berezko Konstituzioa honen  aurkako etengabeko erasoaldia besterik ez da etorri Madrildik.  Nafartarrek ez dute jokaera hori inoiz begi onez ikusi; horregatik,  modu ezberdinetan azaleratu dute bere haserraldia: Karlistadetatik  Gamazadaraino. Prozesu guzti horietan, Madrilgo erantzuna argia izan  da: "Herri konkistatu bat zarete; orduan, konkistatzailearen neurriak  onartzera kondenatuak zaudete". Madrilek ere, "zatikatzen badituzu,  garaipena ziurra" esaldia, oso presente zeukan. Gipuzkoako, Arabako,  eta Bizkaiko diputatuei bestelako hitzarmen ekonomiko bat eskeinita,  eta hauek onartua, Foruen aldeko defentsan Nafarroako diputatuak  bakartasunean gelditu ziren (Kataluinako ordezkarien babesarekin).

Bestetik, Nafarroako Diputazioak, Gamazada garaietan jokatutako  papera daukagu, "lapikoaren estalkia", alegia. Herrietatik  bultzatutako mobilizazioek, sinadura bilketak, mozioen onarpenak, eta abarrek Diputazioaren jokabidea baldintzatu zuen, bai. Baina,  Nafarroako herritarren eskubide eta askatasunen alde egin beharrean,  gure herrialdeko eliteen interesen alde egin zuen. Madrilek eskeintzen  zuen apurraren bila txakur goseti gisa mugitu ziren. 1893ko ekainaren  4an Iruñean ospatu zen mobilizazio erraldoiaren bezperan, Diputazioa,  mobilizazio horren arrakastari oztopoak jartzen saiatu izana gogoratu  dezakegu; edota Nafartarren askatasunen alde eraikitako Foruen aldeko  Monumentua inauguratu gabe utzi izana.

Azkenik, herri mobilizazioak izan zuen garrantzia gogoratu behar  dugu. Gaur bezala, herrietatik zabaldu zen Gamazoren Legearen kontrako  aldarria. Herria baturik Foruen defentsan, askatasunen defentsan:  "Ados! 1512ko hitzarmena betetzeko batere asmorik ez duzuenez, 1512ko  aurretiko egoerara bueltatzeko determinazioa hartuko dugu."

Espainako zentralismoaren goseak jan zituen Foru-lurraldeen berezko  Legeak. Eta "transizioan", Hobekuntza delako baten bidez, eta  Hitzarmen Ekonomiko batean, giltzaperatu gintuzten. Etengabe entzuten  ditugu bai Nafarroako agintariak, bai Madrilgoak, Nafarroako  Foraltasuna eta Espainartasuna goraipatzen. Baina, bukatzeko,  Nafarroako Erresumak pairatutako konkista prozesuek ekarritako ondorio  zuzen baten aurrean gaudela argi utzi nahi dugu. Konkistarekin  mantendu ziren Foruak, berezkoak izateari utzi zuten; horregatik,  Foraltasunak eta Espainartasunak ez dute zerikusirik. Gure Foruak,  gure askatasuna baitzen, gure burujabetza. Eta hemen gaituzue, gaurko  zein gaur dela 120 urteko euskaldunok, gure arbasoen illezkorren  oroipenean, gure legea gorde nahi dugula erakusten.

Gehiago