Barañainen errebote efektua
2014-ko martxoak 22
Pasa dira egun batzuk Barañaingo Udalak gune berdea edo aparkaleku arautua martxan jarri zuenetik. Honen balorapen sakona egiteko denbora gehiago beharko dugu, baina iadanik bistako ondorioak izaten ari dira herriko beste eremuetan, hau da, arautua ez dagoen ondoko kaleetan sortzen ari dira arazoak.
Gai honekiko dugun posizioa ez da aldatu. Barañainek Iruñeako UPNko Udal Gobernua Etxabakoizko eremu urdin taxugabe hori indargabetzera bultzatu behar du. Aski da auzo horretako kaleetatik buelta bat ematea gune urdinaren porrotaz ohartzeko. Ez dugu ahaztu behar hortik datorrela Barañaingo arazoa.
Honekin lotuta, UPN-PSNk ez dute hiritarren partehartzea bultzatu beraien iritzi eta proposamenak entzuteko. Ezta ere, ez dute mugikortasun jasangarrirako Plan bat kontuan izan, gune berdez gain beste alternati bat aztertzeko. Aldi berean auzokideei eman zaien informazioak kezka eta nahasmena sortu du.
Eraginkortasun falta honek etorkizunean gune berdearen zabalkuntza ekarriko duenaren beldur gara. Ezagun ditugu gaizki aparkatuak dauden autoak ikuskatzeko udaltzainek dauzkaten zailtasunak. Balizko zabalkuntza batekin ikuskaketa hau ezinezkoa litzateke. EHBilduk konponbiderik ez duten plan partzialak baino, herri osorako mugikortasun jasangarrirako benetazko plan baten aldeko apustua egiten du.