Untzueta gaztelutik deiadarra!
2014-ko martxoak 13
Kaixo lagunak! Nire lehenengo iritzi artikulo hau Nafarroa Garaian bizi dugun egoera paranoikoaren inguruan egitea bururatu zitzaidan … baina azkenean, mendebaldera begira jartzea erabaki dut. Untzueta Nafar Gaztelua elkarteko lagunek merezi dute eta.
Untzueta gaztelua, Untzeta gotorlekua, Untzetapikun kokatua, Orozko, Ugao, Zeberio … gaur, talaia horretatik idazten dizuet.
Nafarroa Bizirik ekimenekoak, gazteluz gaztelu ibili gara orain arte. Zergatik? Orain lurazpian dauden gaztelu horietan gure konkistaren errelatoa aurkitzen baita. Eta hori zen gure helburuetako bat, gure Historia lurazpitik ateratzea, artxibo ilunetatik berreskuratu, eskuetan altxatu, eta gurea egin, alegia.
Gotorlekuak, Nafarroaren burujabetza sendotzeko eta defendatzeko elementu inportanteak izan ziren. Horregatik haien berreskurapenaren aldeko apostua egin genuen.
Pairatutako konkista prozesuek utzitako ondorioen artean, Nafarroako Erresumak zuen defentsa sistema deuseztatzea izan zen. Eta gaurdaino, gaztelu horiek, gure Historia, alegia, oroimenaren lurazpian egon dira, ahanzturaren lurraldean galdurik.
Gotorlekuak, Nafarroaren burujabetza sendotzeko eta defendatzeko elementu inportanteak izan ziren. Horregatik haien berreskurapenaren aldeko apostua egin genuen. Zenbait historialariek emandako laguntzari esker, eta tokian tokiko kultur elkarteen babesarekin, dagoeneko 30 mugarri zutik paratu ditugu. Mugarri hauen bidez, gazteluen oroimena berreskuratzea dugu helburu, herri baten oroimena eta duintasuna. Behin galdu genuena, orain dela 500 ala 800 urte, berreskuratzea.
Gazteluz gaztelu, mendiz mendi, gotorlekuz gotorleku, herriz herri … mugarriz mugarri, behin askatasunaren ikurrak izan ziren harri horiek, lurpetik ateratzen.
Untzueta gaztelutik entzun da deiadarra eta basoko jentilek trabuketeak bereraiki dituzte, eta bolañoak jaurtitzen hasi dira berriro. Gure iraganaren ispiluari begira gure burua berezagutzen dugu, nortasuna bereraikitzen dugu. Nafarroa libre eta burujabe baten deiadarra Untzueta gaztelu zaharretik entzun da.
Untzueta Nafar Gaztelua elkarteak antolatutako ekimenen inguruko informazio gehiago: http://www.1512-2012.com/?p=6227