LHko Ikastetxe Integratuetan oinarritutako prestakuntza sare publikoa sortzea proposatzen du LABek
LAB sindikatuak Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren erreformari begirako proposamena aurkeztu du (argazkian, Igor Arroyo bozeramailea eta Alberto Goikoa LAB Irakaskuntzakoa).
2015-ko urriak 30
Akordio Programatikoaren ildoan, LABek Nafarroako Enplegu Zerbitzuan (Iturrondo zentroa, Cenifer) edota Hezkuntza Departamentuan (Zentro Integratuaren izaera duten 13 LHko ikastetxe) dauen baliabide publikoak hobestea proposatzen du, Hezkuntzako zerrendatik irakasleak kontratatuz. LABen proposamenak bost puntu ditu:
1. Enplegu arloko eskumenak aldarrikatu eta gauzatzea
2. Prestakuntza arloko jardueraren auditoria egin
3. Lanbide heziketako Ikastetxe Integratuetan eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren zentroetan oinarritutako prestakuntza sare publikoa sortu
4. Nafarroako Gobernuaren funtsak prestakuntza sare publikora bideratu eta estatu mailako funtsak eskuratu
5. Kontratazioan aukera berdintasuna sustatzea, irizpide horren betetze mailaren arabera laguntza publikoak baldintzatuz
Aurreko Gobernuek Patronalari, UGTri eta CCOOi hitzarmen bidez ematen zieten dirua prestakuntza sare publikora bideratzea eskatzen du LABek. LABen esanetan proposamen bideragarria eta gain kosturik gabekoa da.