Alde Zaharra tabernak, parranda eta Sanfermin baino gehiago dela aldarrikatu dute auzokideek

Alde Zaharra turistifikatu eta auzo herrikoiak husten dituelako, egungo hiri-eredua eutsiezina dela salatu dute Nahiko AZ Ekimenatik. Elkarretaratzea egin dute Sanfermin! espazioaren aurrean, izan ere, Alde Zaharrean Sanferminak turismo bezala eta Iruñea "festa marka" bezala saltzen ari direla salatu dute. Horrek tabernen "monokultiboa" eta bizilagunen arteko gatazkak ekartzen dituela adierazi dute.