Txozna Gorriak mugimenduak Txantreako jaietatik kanpo utzi izana salatu du
Txantreako Txozna Gorriak mugimendutik salatu dute, Iruñeko Udalak aurten ezarritako irizpide baten arabera, auzoetako jai-guneak gune bakar batera mugatzen direla, izan ere, gauzak horrela, Txozna Gorriak haien gunea jartzeko baimenik gabe geratu dira. Horregatik, Udalari exijitu diote ezarritako irizpide hori aldatu dezala, eta azken urteetan egin izan den bezala, Txantreako Txozna Gorriak jartzeko baimena emateko. Bukatzeko, auzoari helarazi diote, azken erabakia dena dela, txoznak aurten ere jarriko direla eta programazioa aurrera egingo duela.
2025-ko apirilak 12
Txantreako Jai Batzordeak, aste honetan, auzoan dagoen eztabaida honen inguruan bere iritzi kaleratu du hurrengo oharrarekin:


