German Rodriguezen oroitarrian eginen dute poliziaren erakusketaren kontrako elkarretaratzea

Espainiako Delegaritzak Ziudadelan biltzea debekatu ostean, lekualdatu dute mobilizazioa poliziaren indarkeriaren biktimek.

2015-ko urriak 28

Espainiako Poliziaren lana goratzen duen erakusketarekin Espainiako Gobernuak "garaile eta garaituen" kontakizuna osatu nahi duela salatu dute. Horregatik, Gatazka politikoa, biktima guztiak aitortu, konponbidea, guztiok garaile lelopean mobilizaziora deitu dute.

Ostiralean izanen da, 19:30ean, oroitarrian. Krabelin gorriak eskutan azaltzeko eskatu diete herritarrei.

Honako hauek dira euren burua poliziaren indarkeriaren biktima bezala hartu dutenak:

  • Itxaso Torregrosa (2009an atxilotu eta torturatua)
  • Mikel Iribarren (2001ean ke pote batek larriki zauritua)
  • Carlos Otxoa (1936-39 Ahaztuak-eko kidea)
  • Aitziber Berrueta eta M. C Cañas (2004ean poliziak eraildako Angel Berruetaren alaba eta ama)
  • Izaskun Juarez (2010ean atxilotu eta torturatua)
  • Ramon Contreras (Sanfermines 78ko kidea)
  • Begoña Castillo (1990an poliziak hildako Mikel Castilloren arreba)
  • Aingeru Zudaire (2012an begi bateko ikusmena galdu zuen)
  • Fermin Rodriguez (1978an poliziak hildako German Rodriguezen anaia)
  • Sergio Medina (1996, 1999 eta 2004an atxilotu eta torturatua)
  • Aingeru Cano (1977an hildako JL Canoren anaia)

Gehiago